domingo, 12 de mayo de 2013

Trinitate plazako proiektua

Hirugarren proiektu honen helburua giza “habitat”aren hausnarketan jarraitzea zen eta horretarako giza hartu-emanak gauzatzeko eta sozializaziorako espazio publikoan ditugun beharrei aurre egiteko ariketa bat proposatu ziguten; giza habitatean, babesa eta sostenguaz at, hartu-emanetarako eta eguneroko elkar bizitzarako beharrezkoak diren ekintzak gauzatzeko hiri elementu bat diseinatuz. Proiektuak Tailer bateratuan egindako lanarekin du zerikusia, beraz ondo ezagutzen genuen Trinitate plaza aurretik.




Aurreko sarreran ikusi daitezkeen elkarrizketak aztertuz erabaki bat hartu nuen: estalki bat egin behar nuen. Baina non? Hasieran bolatokiaren gainean egitea pentsatu nuen, baina zuzenketaren ondoren beste leku batean egin beharko nuela argi geratu zitzaidan, izan ere, bolatokira iristea zaia izan daiteke kasu batzuetan. Hori dela eta, bolatokiaren pareko eskaileretan kokatzea erabaki nuen, etxeek aurrean duten patioa erabiliz aterpe bat egiteko. 


Aterpe bat egingo nuela erabaki nuenean, hauen adibide ugari bilatu nituen eta horien artean “Museo de Historia de la Vendée” aurkitu nuen Tectonica aldizkarian, nire proiektuaren influentzia nagusia.






Aterpe hori aldeetara hedatzen da eskaileren gainean. Estalkia plazan zehar hedatzea ere prentsatu nuen hasieran, baina ez nuen ideia gustuko; Alde Zaharreko auzokideak gustura daude plazarekin eta ez dute aldaketa handirik egin nahi.

Hona hemen, proiektuaren planoak, maketa eta marrazketak:










sábado, 11 de mayo de 2013

Trinitate plazako elkarrizketak

Hirugarren proiektua Trinitate plazan interbentzio bat egitean oinarritzen da. Horretarako plazara joan gara eta bertako auzokideek zein behar dituzten aztertu dugu hurrengo bideoetan ikusi daitezken bezala.

Galdera: 

-Alde zaharrean dauden beharrak ikusita, zein aldaketa egongo zenuke trinitate plazan?


Erantzunak:

1.- Ba gu oso gustura etortzen gera hona umeekin. Agian aterperen bat jarriko nuke, baina umeak oso gustura etortzen dira.

2.- Bueno ba nik hor dagoen bolatoki hori irekiko nuke. Eta sarrera horrela ondo dago. 

3.- Ba igual jarriko nuke zerbait, aterpe bat horrela ez bustitzeko. Baina ondo dago dagoen bezala.

4.- Nik irekiko nuke sarrera zeren batzuetan ezin da sartu giltzekin ixten dutelako, eta igual aterpe bat ere, euria egiten duenean “ farretan” ateratzeko ondo dago.

5.- Ba hemengo bizilagunak kexatzen dira polikiroldegirik ez dagoela, nahiz eta bi liburutegi izan kultur etxerik ez dutela, biltzeko gunerik ez dutela, zaratarekin ere kexatzen dira. Kultura eta zarata … aisialdi neurtuak gauean. Bestalde bigarren hezkuntzako ikasleak Antiguaraino joaten dira, 12 urterekin bizikletak hartu eta Antiguaraino joan behar dute, beraz hemen eskolaren bat ere, badago lehen hezkuntzakoa, baina bigarren hezkuntza 16 urtera arte derrigorrezkoa da eta ez dago. 




Grabatu ez ditugun beste elkarrizketa batzuetan hurrengo erantzunak eman dizkigute:

6.- Oso orokorra da. Nik egingo nuke tipo gaztetxe bat baino gaztetxe izena gabe, zeren izen horrek ia gazteei mugatzen die. Umeentzat toki bat edukitzea, Antxeta bezalakoa. Helduentzat espazio bat eta gazteentzat beste bat; kulturari bideratutakoak. Eta euskarari. 

7.- Kofradia botako dutenez, Trinitate plazan portuarekin lotura ematen dion zerbait jarriko nuke. Taberna bat jartzea ere ondo legoke, plazak giro hobea izan dezan eta aterpea jartzearena ere ez dut uste ideia txarra denik.