Atzo “Green Roof” edo teilatu berdeei buruzko hitzaldi bat jaso genuen Daniel Roehren eskutik, Vancouverren dagoen British Columbiako Arkitektura eta Arkitektura Paisajista unibertsitateko irakaslea dena. Danielek teilatu mota hauen eta, orokorrean, arkitektura jasangarriaren garrantzia azpimarratu zigun.
Teilatu berdeetan zentratuz, bi motatakoak zeudela esan zigun: estentsiboak eta intentsiboak.
Teilatu hauek euri ura aprobetxatzea ahalbidetzen dute eta, jasangarriak izatekotan, ez dute ureztatzeko uraren beharrik, izan ere depositu batean metatutako ura erabiltzen dute horretarako. Estetikoak izateaz aparte, ekologikoki funtzionaltasun handia dute ere. Hona hemen sistema mota honek dakartzan zenbait abantaila:
- Landare eta
animalientzako habitata sortzen du.
- Airearen kalitatea
eta mikroklimak hobetzen ditu.
- Espazio sozial eta
publiko irekiak ahalbidetzen ditu.
- Beroketa globala
murrizten du.
Teilatu mota hauek jasangarriak izango dira, Daniel Roehrek esan zuen bezela, autosufizienteak badira soilik. Horren ildotik Vancouverren egindako instalakuntza batzuei buruz hitz egin zigun. Instalakuntza hauetan edangarria zen ura erabiltzen zuten urmael moduko batzuk egiteko. Bestalde, Manhattan hiriari buruz ere hitz egin zigun, uholdeak ekidin eta ura aprobetxatzeko sistema hauek asko aplikatzen direla aipatuz.
Amaitzeko, jasangarria den arkitektura geroz eta pisu gehiago hartzen ari dela esan beharra dago eta Danielen ustez, sistema hau leku guztietan aplikatu beharko zen. Baina noski, lekua lehenago oso ondo ulertu behar da: bertako klima, euri jarioa eta beste faktore asko aztertu. Eta esan beharra dago sistema hau ez dela bakarrik teilatuetan aplikatzen, lurrean edo paretetan ezarri ohi da ere askotan hurrengo irudian ikusi dezakegun bezala.
Daniel Roehr irakaslearen hitzaldia interesgarria zein arina iruditu zait eta gauza berri asko ikasi ahal izan ditut. Ondoren “Green Roof” delakoaren zenbait adibide eta irudi uzten dizkizuet.