martes, 30 de abril de 2013

Madrileko bidaia

Apirilaren 13tik 15era Madrilera egindako bidaian hiriaren ikuspegi arkitektoniko-kultural oso interesgarria jaso genuen. Egun hauetan zenbait museo, kultura zentro eta espazio publiko bisitatu ahal izan genituen.

Lehenengo eguna:

Goizean goiz atera ginen Donostiatik Madril aldera, eguna ondo aprobetxatu ahal izateko. The Living Roof Hostelera iritsi, maletak utzi eta Reina Sofia museora abiatu ginen. Bertan, Cristina Iglesiasen “Metonimia” erakusketa ikusi genuen. Erakusketa honetan atentzioa gehien deitu didana Cristinaren gaitasuna izan da bere obra espazioarekin eta arkitekturarekin erlazionatzeko garaian. Sala bakoitzaren osotasuna erabiltzen du, eta espazioaren osotasuna aztertu behar da obra ulertzeko. Bere obretan gustuko izan dut ere naturaren eta honen elementuen erabilpena. Reina Sofia museoan egonda nahitaezkoa zen ere Picassoren Gernika margolana ikustea.

 



Ondoren, Matadero kultura zentrora joan ginen. Zentro hau espazio bizi eta aldakorra da, sortze prozesu batzuei egokitzen dena eta arte ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkartasuna sortzen duena.




Bertatik, Lavapies auzoko bizilagunek kudeatutako Tabakalera zentrora joan ginen. Bertan antzerkiak, kontzertuak, dantza emanaldiak, margolan erakusketak… ematen dira.




Bigarren eguna:

Bigarren egunean La Latina auzoko eta bertako bizilagunek kudeatutako “El campo de la Cebada” plazara joan ginen goizean. Madrileko bidaiako bisitarik interesgarriena izan zena niretzako. Oso ondo adierazten dute haien webgunean zer den plaza hau eta zein den honen helburua: 


“Somos vecinos y vecinas del Distrito Centro agrupados, para fomentar el uso temporal del solar del derribado polideportivo de La Latina, durante el tiempo en el que las obras previstas para su nuevo uso urbanístico no se lleven a cabo; se prevé que pasen años antes de que esto ocurra y no queremos un espacio vacío y abandonado en el centro de Madrid. Creemos en el disfrute del espacio público frente a los espacios ofrecidos por entidades privadas, en donde el dialogo y las relaciones sociales entre vecinos apenas se dan.
La intención es que el solar de cabida a todo tipo de propuestas/actividades/proyectos de tipo cultural, social, artístico, deportivo… para el uso y disfrute de las personas del barrio y de Madrid. 

Queremos ser los propios vecinos los que participemos en las decisiones de las actividades y proyectos a desarrollar, gestionando con responsabilidad el uso del espacio y fomentando el encuentro y las relaciones sociales entre todos. Creemos que este espacio debe ser disfrutado y compartido entre todos: vecin@s, comerciantes, colectivos y asociaciones del barrio.” 

Bertan plazaren kudeaketa eramaten duen arkitekto batek detaile gehiagorekin azaldu zigun plaza honen historia eta helburua anekdota interesgarri zein dibertigarri batzuen bidez.




Arratsaldean Madril bisitatu genuen gure kabuz, bestak beste, Gran Via, El Retiro parkea, El Rastro, Plaza Mayor eta “Madrid de los Austrias”, Puerta del Sol…


Hirugarren eguna:

Hirugarren eta azkeneko eguna, Donostira buelta. Goizean autobusa hartu eta bueltatzen ari ginela bi geldialdi egin genituen. Lehenengoa, Ribera de Dueroko "Denominación de Origen" bulegoak bisitatzeko. Eraikin moderno zein interesgarria, herrixkarekin ingurugiroa apurtzen ez duena eta harmonia mantentzen duena.





Bigarren geldialdia Ribera del Dueron egin genuen. Oraingoan Foster arkitektoak diseinatutako Portia bodegetan. Eraikin ikusgarria.





Bidaia oso interesgarria iruditu zait, izan ere, lehenengo aldia da hiri bat bisitatzen dudala ikuspegi arkitektoniko baten bidez. Gauza asko ikasi ditut eta horrelako bidaiak gehiagotan egin beharko genituzkeela uste dut.

miércoles, 24 de abril de 2013

Habitata II


Ideiaren garapena

Aurreko sarreran esan bezala, nire proiektua Arkitektura Eskolaren aurrean dauden hiru piloteetan aurkitzen da. Lekua aztertzerakoan bi baldintza nagusi jarri nizkion proiektuari: piloteen gainean kokatuta egotea eta errepidearen direkzio berdina izatea. Honen orientazioa zein izango zen erabakitzerakoan, pentsatu nuen irakasleak unibertsitatetik ateratzean hau gehiago ikusteko gogo handirik ez zutela izango, beraz errepidera begira jarri nuen, unibertsitateko aldea itxiz (alde horretan lan egiteko gunea kokatu nuen). Ondoren, jende jarioa oso handia zenez habitataren aurreko aldetik, eraikina altxatzearen ideia ezin hobea zela pentsatu nuen. Honek bi abantaila ditu: habitata pribatuagoa egiten du eta soinua eta hotsak murrizten ditu, eta, bestalde, eraikinaren azpitik igaro daiteke.

Habitataren formari buruz, ondorengo irudian ikus daitekeena izan zen lehenengo proposamena.


Goiko aldea zati komuna da eta beheko hiru moduluak bakoitzaren logela. Moduluak zati komunaren azpian jarri nituen piloteak aprobetxatu nahi nituelako; goiko pisutik eskailera trepadera bat ateratzen da piloteen barrutik beheko moduluetara sarbide moduan. Bestalde, goiko pisuan, sukaldea jartzeko eta simetria apurtzeko ezkerrean ikusi daiteken irtengunea kokatu nuen, alde batetik terrazara ematen duena. Aurreko zati guztia kristalera jartzea erabaki nuen atzeko fatxada guztiz itxia zelako. Eta azkenik, habitatera sartzeko eskailerak. Hauek atzeko aldetik datoz eta goiko pisuko eskuin aldean amaitzen dira. Terraza batetik aurreko terrazara pasa eta bertan dago habitatera sarbidea.


Juanjok egindako bi zuzenketen ostean proiektuak zenbait aldaketa txiki izan zituen. Beheko irudian ikus dezakegunez, teilatuak eraikin guztia estaltzen du, terrazaren irtenguneak desagertu eta hiru moduluak aurrera datoz, piloteak gelaren kanpoan utziz. Tentsore batzuk jartzen dira eraikinaren pisua hobeto bideratzeko eta eraikina bera luzatu egiten da.




Amaitzeko, detaile txiki bat sartu nahi izan nion habitatari irakasleen nahiak kontuan hartuta. Juanjok esan zuen bezala, berak atsegin du bainatzen den bitartean euriak bustitzearen sentsazioa. Bainera honen gainean desplazatu egiten den leiho bat dago.






Habitata II (entrega)

Hona hemen bigarren proiektu honen maketaren argazkiak:




Planoak:


Ebaketak
Marrazkiak:



sábado, 20 de abril de 2013

Habitata II (Lekua)


Bigarren habitataren kokapena aukeratzerako orduan, irakasleek hurrengo hiru tokiak proposatu zituzten:

1. Eskolako sarrera zaharraren aurreko plaza.



2. Eskolaren ondoan dagoen eraikin baten azpiko aldea.



3. Eskolaren aurrean dagoen plazaren eta errepidearen arteko gunea.




Azkenean hirugarren tokia aukeratu nuen, izan ere, gustuko nuen lurrean bermatuta ez dagoen habitat baten ideia. Gainera, hurrengo klase batean ingrabitateari buruz hitz egin ziguten irakasleek, egitura pisutsuak zintzilikaturik sortzen duten zirrara eta edertasuna azpimarratuz.

Toki honek zenbait ezaugarri zituen proiektua baldintzatuko zutenak. Adibidez, hiru pilote zeuden kokatuta erdian, belarrez estalitako plaza eta Tolosa ibilbidearen artean. Lekua aztertzerakoan zenbait ondorio atera nituen. Leku horrek direkzionalitate bat zuen (errepidearen norabidea) eta habitatak norabide hori izan behar zuela erabaki nuen. Bestalde, leku horrekiko jendearen portaera aztertzerakoan, konturatu nintzen gehienak bertatik igarotzen zirela, baina gutxi batzuk geratzen ziren bertan. Hori kontuan hartuta, nire proiektua lurretik altxatzea erabaki nuen, jendea azpitik erraztasunez igaro ahal izateko. 




Kaiolak, aterkiak eta burbuilak



“Kaiolak, guardasolak eta burbuilak” izenpean Javier Etxeparek emandako hitzaldi honetan, hiru elementu hauetaz baliatzen da espazio arkitektonikoari buruzko ikuspegi interesgarri bat eman eta honen analisia egiteko. Javierrek espazioari buruz hitz egin digu, arkitektura espazioaren sorrera eta honi emanten zaion erabilpen ezberdinekin erlazionatuz.

Kaiolari buruz, inguruari aldi berean itxi eta irekitzen zaion elementu bezala azaldu du. Babesa ematen digute kanpokoarekin muga bat ezartzen duelako, baina aldi berean, kanpo eta barne fusioa eratzen du, espazioa infiniturantz hedatzen den sentsazioa emanez. Azpimarratu behar da kaiolek, arkitektura arlo honetan, ez gaituztela eremuaren preso egiten.


Aterkiekin estalkiei egiten die erreferentzia. Hauek edozein espaziora egokitu daitezke, hormarik gabeko eta flexiblea den espazio bat sortuz.















Burbuiek aurreko bi elementuen antzeko funtzioa daukate. Hauei buruz hitz egiterakoan zenbait irudi erakutsi dizkigu, asko kupula formako eraikinekin. Deigarria iruditu zaidan kasu bat erakutsi digu, lur azpian eraikitako etxe bat zen. Etxe hau kanpoaldearekin guztiz isolatuta zegoen eta kanpoan gertatzen denaz ahazteko leku oso aproposa zirudien. Gainera goian kokatutako leiho batetik beharrezko argi guztia sartzen zen.



Amaitzeko eta laburbilduz, Javier Echepareren hitzaldia oso interesgarria iruditu zait eduki aldetik. Arkitekturari buruzko ikuspegi ezberdin bat elkarbanatu du gurekin, eta nork daki ikuspegi hori erabiliko eta partekatuko dugun etorkizun batean.


viernes, 19 de abril de 2013

La buena vida

“La buena vida” Iñaki Ábalos arkitekto donostiarrak idatzitako liburua da. Bertan XX. mendeko zazpi etxebizitza bisitatzen dira zazpi kapitulutan. Guri bosgarren kapitulua gomendatu ziguten, habitat eta espazioaren kontzeptuekin harreman estua duelako eta, batez ere, bigarren ariketarekin. Kapitulu honetan New York-eko loftari buruz hitz egiten digu idazleak, besteak beste, Andy Warhol bezalako ikonoek erabilitako bizitza estilo berria.



Kapitulua irakurtzen hasi baino lehen gomendagarria da Andy Warholi buruz zerbait irakurtzea, Ameriketako Estatu Batuetako margolari, idazle eta zinema-zuzendaria izan zena. Arte komertzialean izandako esperientziak lagunduta, Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zen, 1950eko hamarkadan eta XX. mendeko artista eraginkorrenen artean kokatzen dute arte-historialariek. Ezaguna da ere The Velvet Underground rock taldearen babesle eta eragile izateagatik.




Warhol ezagututa hobeto ulertu dut kapitulu honetan deskribatutako bere “The Factory” lofteko bizimodua. Bertan lana eta harreman sozialak bateratzen ditu eta espazioari oraindik ezezaguna zen erabilera bat ematen dio, loftaren ideia sortuz. Lofta espazio ireki bat da, bolumen eta azalera handikoa, normalean prezio baxuengatik alokatua eta hiriaren erdialdean kokatuta dagoena. Warholek festa eroak egiten zituen bertan, baita kontzertuak, margolan erakusketak eta beste hainbat ekintza. Hemen uzten ditut kapitulu honetatik ateratako interesgarriak eta espazioaren kontzeptuarekin zerikusia duten esaldi batzuk:

“La comuna, como la sociedad o la familia, no es sólo una organización social determinada: es una forma de habitar, de pensar y de construir el espacio privado con claras derivaciones e implicaciones arquitectónicas.”

“Esta idea del habitar será “apropiación”, una palabra que explica su parentesco con las comunas y casas ocupadas, pues ése será el impulso que gravitará en torno al loft, a la forma de colonizar su espacio, al hecho mismo de apropiarse parcialmente de las experiencias comuneras, a la idea de instalarse en el centro histórico de la ciudad.”

Warhol nos dirá, “Siempre me ha gustado trabajar con las sobras, convertir las sobras en cosas. Siempre creí que las cosas desechadas y que todos saben que no valen para nada, pueden llegar a ser divertidas. Es como un trabajo de reciclaje.”





Laburbilduz, irakurritako pasartea korapilatsua zein interesgarria iruditu zait. Gustuko izan dut nola adierazten duen idazleak loftean lortzen den harmonia; hau da, bertako erabiltzaileek garatzen dituzten jardueren, lana (artistikoa) eta aisialdiaren (kontsumora bideratuta) arteko, oreka mantenduz.


lunes, 1 de abril de 2013

Especies de Espacios


Liburu hau irakurtzen hasi naizenean erabilitako hizkera filosofikoa zaila egin zait ondo ulertzen, ohituta ez nagoelako. Hala ere, lehenengo kapituluaren ostean berehala harrapatu nau liburuak. Idazleak espazioaren eta denboraren definizio interesgarriak eman dituela azpimarratu nahiko nuke, lehenago inoiz eman ez dizkigutenak. Perec-ek behatu, gogoratu, aztertu eta sailkatu egiten du espazioa. Sarreran liburuaren helburua ematen digu.


“El objeto de este libro no es exactamente el vacío, sino más bien lo que hay alrededor, o dentro.”

“Así comienza el espacio, solamente con palabras, signos trazados sobre la página blanca.”

Ondorengo kapituluak errazagoak izan dira irakurtzeko eta ulertzeko. Bertan, orrialdetik hasita ohea, gela, apartamentua, kalea, auzoa, hiria, landa, herrialdea eta mundua deskribatu eta espazioarekin erlazionatzen ditu. Kapitulu hauetan berari gertatutako bizipenak kontatzen dizkigu eta Paris hiria aipatzen du behin eta berriro liburuari gertakizun batzuk txertatuz eta arinagoa eginez. Eguneroko espazio hauen bitartez ikustea ohituta ez gaudena ikusten erakusten digu.


Azkenik espazioari eskaintzen dio kapitulu bat esklusiboki. Kapitulurik interesgarriena dudarik gabe. Kapitulu honetan espazioaren definizio nahiko ulergarri eta zehatza ematen du. Georges Perec-ek dioenez, guk sortzen dugu espazioa: “Nuestra mirada recorre el espacio y nos proporciona la ilusión del relieve y de la distancia. Así construimos el espacio: con un arriba y un abajo, una izquierda y una derecha, un delante y un detrás, un cerca y un lejos.”

Amaitzeko, liburua benetan interesgarria iruditu zaidala esan nahiko nuke. Ez du zerikusirik orain arte irakurri ditudan liburuekin, erabat ezberdina da. Gainera, asko pentsarazten dizun liburu bat da, aurretik aipatutako estilo filosofiko-arkitektonikoa duena. Seguru nago, hemendik aurrera, espazio bat begiratzerakoan espazio bera osatzen duten elementuak ere kontuan hartuko ditudala.


Georges Perec