Proposatu zaigun azken ariketa honetan dagoeneko aukeratu eta aztertu dugun
tokian 4 pertsona zehatzentzako bizitoki bat osatu beharko dugu. Bizitoki hau
bi kontzeptuen inguruan antolatuko da, finkotasuna kolektibotasunari lotua
batetik eta mugikortasuna bakarkakotasunari lotua bestetik. Modu honetan
antolatu beharko den habitat honetan, behar kolektiboak modu finko batean
eraikiko dira eta banakako beharrak modu mugikor batean. Hau da, habitat
honetatik bertan bizi den pertsona bat joatean, berak bera espazio pribatua
eraman ahal izango du. Modu berdinean eraikuntza mota ezberdina izan beharko
da, batetik finko eta betikotasunekoa eta bestetik mugikor, aldakor, muntatu
eta desmuntatu daitekeena, nolabait garraiagarria.
Esan ziguten eran, espazio komunak 40 m2
izan behar zituen eta bakarkako espazioak bakoitzarenak 20 m2 gehienez. Orotara
eraikiko zen azalera 100 m2 izango zen. Azalera maximo honek oztopoak jarri
dizkit familiak eskatutakoa eraikitzeko. Baina oztopo horiei aurre eginez
honela geratu da nire proiektua:
Habitateko pertsonen nahiei dagokionez, lehenago esan dudan bezala, ezin
izan dira bete proiektu honen mugak neurri handi batean gainditzen
baitzituzten. Hala ere, hasieran pentsatutako ideia eta bukaerakoa nahiko
antzekoak dira, izan ere bazeuden habitateko zenbait gauza hasieratik argi
nituenak. Baina egia da ere buelta asko eman dizkiodala egun hauetan zehar eta
gauza asko aldatu ditudala irakasleen iritziei eta argudioei jarraituz.
Habitataren kokapena kontuan hartuta espazio ireki bat planteatu behar da. Aitak
esan zidan moduan, beretzat garrantzitsuena bista onak edukitzea zen, beraz,
kristalera bat ezarri dut itsasora begira. Honek kanpoko aldera ematen du eta
deskonektatu eta erlaxatzeko leku ezin hobea dela deritzot. Beirate hori kontuan
hartuta orientatu dut eraikina. Sarrera aurreko aldetik dago, errepideak ematen
duen lekuan. Gurasoen logela bikoitza da eta itsasora begira dago eta gurasoek
eskatu zidaten bezala, Getaria ikusi daiteke bertatik. Nire anaiaren eta nire
logelak indibidualak dira, eta zuzenean daude espazio finkoarekin komunikatuta.
Hauek ekialderantz daude orientatuta, itsasora eta mendira bistak edukiz aldi
berean.
Espazio kolektiboari dagokionez aipatu beharra dago bainugelarekin arazoak
eduki ditudala eta aldaketa asko sufritu dituela proiektuan zehar. Hasieran bi
komun jarri nahi nituen baina irakasleak ideia entzun bezain laster kendu zidan
burutik. Beraz komun bakar bat egitea erabaki nuen. Hasieran iskin baten jarri
behar nuen baina denbora igaro ahala konturatu nintzen erdian jartzen banuen
espazioak bereizten lagunduko zidala eta horretarako dago dagoen lekuan;
sukaldea eta egongela nolabait bereizteko. Gainera, komuna erdian jartzeak
espazio finkoan zehar besteei traba egin gabe mugitzea ahalbidetzen zidan.
Eraikinaren formari erreparatuz, espazio
finkoa lurrean itsatsita dago eta espazio mugikorra baino altuera handiagoa
dauka. Modulu mugikorrak, ordea, lurretik metro erdi daude jasota errazago
kendu edo jartzeko. Bestalde, ikus daitekeenez, erabilitako forma nagusia kuboa
izan da. Kuboa erabili dut elementu geometriko sinpleena delako eta proiektu
honetarako oso ondo egokitzen zela iruditzen zitzaidalako. Izan ere, kuboa oso
erraza da montatzeko eta estetikoki indar handia dauka. Hona hemen habitataren
planoak eta marrazki batzuk:
Proiektu honekin gauza asko ikasi ditut eta lehenago nituen ideia zehatzak
beste ikuspuntu batetik ikustea ahalbidetu dit. Azaleraren oztopoak lagundu dit
ulertzen habitataren kontzeptua eta hasi naiz desegiten lehen etxe
kontzeptuarekiko nuen ideia.





No hay comentarios:
Publicar un comentario