lunes, 1 de abril de 2013

Especies de Espacios


Liburu hau irakurtzen hasi naizenean erabilitako hizkera filosofikoa zaila egin zait ondo ulertzen, ohituta ez nagoelako. Hala ere, lehenengo kapituluaren ostean berehala harrapatu nau liburuak. Idazleak espazioaren eta denboraren definizio interesgarriak eman dituela azpimarratu nahiko nuke, lehenago inoiz eman ez dizkigutenak. Perec-ek behatu, gogoratu, aztertu eta sailkatu egiten du espazioa. Sarreran liburuaren helburua ematen digu.


“El objeto de este libro no es exactamente el vacío, sino más bien lo que hay alrededor, o dentro.”

“Así comienza el espacio, solamente con palabras, signos trazados sobre la página blanca.”

Ondorengo kapituluak errazagoak izan dira irakurtzeko eta ulertzeko. Bertan, orrialdetik hasita ohea, gela, apartamentua, kalea, auzoa, hiria, landa, herrialdea eta mundua deskribatu eta espazioarekin erlazionatzen ditu. Kapitulu hauetan berari gertatutako bizipenak kontatzen dizkigu eta Paris hiria aipatzen du behin eta berriro liburuari gertakizun batzuk txertatuz eta arinagoa eginez. Eguneroko espazio hauen bitartez ikustea ohituta ez gaudena ikusten erakusten digu.


Azkenik espazioari eskaintzen dio kapitulu bat esklusiboki. Kapitulurik interesgarriena dudarik gabe. Kapitulu honetan espazioaren definizio nahiko ulergarri eta zehatza ematen du. Georges Perec-ek dioenez, guk sortzen dugu espazioa: “Nuestra mirada recorre el espacio y nos proporciona la ilusión del relieve y de la distancia. Así construimos el espacio: con un arriba y un abajo, una izquierda y una derecha, un delante y un detrás, un cerca y un lejos.”

Amaitzeko, liburua benetan interesgarria iruditu zaidala esan nahiko nuke. Ez du zerikusirik orain arte irakurri ditudan liburuekin, erabat ezberdina da. Gainera, asko pentsarazten dizun liburu bat da, aurretik aipatutako estilo filosofiko-arkitektonikoa duena. Seguru nago, hemendik aurrera, espazio bat begiratzerakoan espazio bera osatzen duten elementuak ere kontuan hartuko ditudala.


Georges Perec

No hay comentarios:

Publicar un comentario