lunes, 11 de febrero de 2013

Dikotomia


Klasean planteatutako hurrengo ariketa dikotomiarekin du zerikusia. Dikotomia osotasun moduan hartu den zerbait bi zati bereizi, aurkako eta osagarrietan banatzearen ondorioa da. Klase orduan zenbait hitz bikote atera dira eta hauetatik bat aukeratu eta maketa baten bitartez irudikatu behar izan dugu. Nire aukeraketan zenbait dikotomia batzen dira: zuria-beltza eta sinpletasuna-konplexutasuna.

Alde batetik, esan beharra dago dena ez dela beltza ala zuria, tartean milaka gris tonu ezberdin daude. Eta honek ez du bakarrik koloreekin balio, gauzak ikusteko moduarekin erabili daiteke ere.





Bestalde, sinpletasunaren eta konplexutasunaren arteko dikotomia dago. Dikotomia hau pentsatzeko moduan argi ikus daiteke: pentsamendu sinpleak lortu nahi dugunera bideratzen gaitu, buelta gehiegi eman gabe. Aukera hau ondo dago gauza askotarako, nahiz eta bidean milaka posibilitate eta aukera uzten dituen alde batera. Pentsamendu konplexuak, ordea, galdera multzo batetik pasarazten gaitu eta ideia eta aukera berriak ekar ditzake hasieran planteatutakoa askatzeko orduan. 

Planteamendu hau arkitektura arlora pasa dezakegu, izan ere, eta aurreko sarrera batean esan nuen moduan, arkitektura konplexutasuna ulertzean datza.

Beraz, bi dikotomia hauek ondorengo moduan irudikatu ditut maketa baten bitartez. Beltza eta zuriaren dikotomia argi dago. Sinpletasuna adierazteko kubo bat egin dut, eta horri zatiak kenduz konplexutasuneranzko trantsizioa irudikatu dut. Maketa egiteko orduan Eduardo Chillida eskultorearen formetan oinarritu eta inspiratu naiz.







No hay comentarios:

Publicar un comentario