jueves, 28 de febrero de 2013

Trinitate Plazan aukeratutako lekua

Asteazkenean, Donostiako Trinitate plazari buruzko hitzaldi bat jaso genuen honi buruz gehiago jakiteko eta egingo dugun proiektuak errealismo gehiago izan dezan. Bertan ikusi ahal izan genuen plazak dagoeneko hasieran zuen esentzia zeharo galdu duela egin diren aldaketa guztien ondorioz.

Hitzaldiaren ostean, bertako leku baten aukeraketa egiteko bidali ziguten, beranduago egingo dugun proiektu baterako. Proiektu horretan aukeratutako lekuan interbentzio bat egin beharko dugu. Hona hemen aukeratutako txoko posibleak:



  • Bolatokia.  Ez dut uste arkitektonikoki hain garrantzitsua den plaza hau Orixe ikastolako aldagelak jartzeko eta materiala gordetzeko leku aproposa denik.
  • Trinitate plaza eta San Telmo lotzen dituen kalea. Leku hau Trinitate plazaren barruan dago, nahiz ezkutua dagoela dirudien eta asko erabiltzen ez den. Honen erabilpena sustatzeko interbentzio bat egin beharko litzateke bertan.
  • Plazara sarrera. Komunak edo aldeetan dauden jatetxeak plazaren parte dira. Plazako txoko hau dagoeneko asko hondatu denez, ez dut uste proiektua egiteko leku txarra izango zenik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario