lunes, 4 de febrero de 2013

Nire logela


Nire logela oso atsegina da. Segurtasuna eskaintzen dit bertan nagoenean eta inguruko elementuek bildu egiten naute lasaitasuna emanez eta atsedenaldi sakon eta atseginean murgilaraziz.
Atetik sartzean ikusten den lehenengo gauza terrazara ematen duen atea da, gela infiniturantz hedatzen den sentsazioa emanez. Oso gustuko dut terraza eta bertan aurkitzen diren mahai eta aulkiak, eguraldia ona denean eta zereginik ez dudanean gosaltzeko erabiltzen ditudanak. Kaleko freskotasuna eta natura logelarekin fusionatzen direla dirudi.
Gela estatikoa baina dinamikoa da. Egunean zehar aldatzen da nire beharrei egokituz eta badaude ere gelako zati batzuk nirekin hartu eta noan lekura gainean eramaten ditudanak, surfeko tabla edo gitarra, besteak beste.
Baina gelatik gehien gustuko dudana honen kolore eta testuren kontrasteak dira: kolore ilun eta argiak, linoleoaren gogortasuna, zuraren berotasuna, margoaren gozotasuna, ehunen leuntasuna…



No hay comentarios:

Publicar un comentario