“Kaiolak, guardasolak eta
burbuilak” izenpean Javier Etxeparek emandako hitzaldi honetan, hiru elementu hauetaz
baliatzen da espazio arkitektonikoari buruzko ikuspegi interesgarri bat eman
eta honen analisia egiteko. Javierrek espazioari buruz hitz egin digu,
arkitektura espazioaren sorrera eta honi emanten zaion erabilpen ezberdinekin
erlazionatuz.
Kaiolari buruz, inguruari aldi
berean itxi eta irekitzen zaion elementu bezala azaldu du. Babesa ematen digute
kanpokoarekin muga bat ezartzen duelako, baina aldi berean, kanpo eta barne
fusioa eratzen du, espazioa infiniturantz hedatzen den sentsazioa emanez.
Azpimarratu behar da kaiolek, arkitektura arlo honetan, ez gaituztela eremuaren
preso egiten.
Aterkiekin estalkiei egiten die
erreferentzia. Hauek edozein espaziora egokitu daitezke, hormarik gabeko eta
flexiblea den espazio bat sortuz.
Burbuiek aurreko bi elementuen
antzeko funtzioa daukate. Hauei buruz hitz egiterakoan zenbait irudi erakutsi
dizkigu, asko kupula formako eraikinekin. Deigarria iruditu zaidan kasu bat
erakutsi digu, lur azpian eraikitako etxe bat zen. Etxe hau kanpoaldearekin
guztiz isolatuta zegoen eta kanpoan gertatzen denaz ahazteko leku oso aproposa
zirudien. Gainera goian kokatutako leiho batetik beharrezko argi guztia sartzen
zen.
Amaitzeko eta laburbilduz, Javier
Echepareren hitzaldia oso interesgarria iruditu zait eduki aldetik.
Arkitekturari buruzko ikuspegi ezberdin bat elkarbanatu du gurekin, eta nork
daki ikuspegi hori erabiliko eta partekatuko dugun etorkizun batean.




No hay comentarios:
Publicar un comentario