Bigarren habitataren kokapena aukeratzerako orduan, irakasleek hurrengo
hiru tokiak proposatu zituzten:
1. Eskolako
sarrera zaharraren aurreko plaza.
2. Eskolaren
ondoan dagoen eraikin baten azpiko aldea.
3. Eskolaren
aurrean dagoen plazaren eta errepidearen arteko gunea.
Azkenean hirugarren tokia aukeratu nuen, izan ere, gustuko nuen lurrean
bermatuta ez dagoen habitat baten ideia. Gainera, hurrengo klase batean
ingrabitateari buruz hitz egin ziguten irakasleek, egitura pisutsuak
zintzilikaturik sortzen duten zirrara eta edertasuna azpimarratuz.
Toki honek zenbait ezaugarri zituen proiektua baldintzatuko zutenak.
Adibidez, hiru pilote zeuden kokatuta erdian, belarrez estalitako plaza eta
Tolosa ibilbidearen artean. Lekua aztertzerakoan zenbait ondorio atera nituen.
Leku horrek direkzionalitate bat zuen (errepidearen norabidea) eta habitatak
norabide hori izan behar zuela erabaki nuen. Bestalde, leku horrekiko jendearen
portaera aztertzerakoan, konturatu nintzen gehienak bertatik igarotzen zirela,
baina gutxi batzuk geratzen ziren bertan. Hori kontuan hartuta, nire proiektua
lurretik altxatzea erabaki nuen, jendea azpitik erraztasunez igaro ahal
izateko.





No hay comentarios:
Publicar un comentario