Ideiaren
garapena
Aurreko sarreran esan bezala, nire proiektua Arkitektura Eskolaren aurrean
dauden hiru piloteetan aurkitzen da. Lekua aztertzerakoan bi baldintza nagusi
jarri nizkion proiektuari: piloteen gainean kokatuta egotea eta errepidearen
direkzio berdina izatea. Honen orientazioa zein izango zen erabakitzerakoan,
pentsatu nuen irakasleak unibertsitatetik ateratzean hau gehiago ikusteko gogo
handirik ez zutela izango, beraz errepidera begira jarri nuen, unibertsitateko
aldea itxiz (alde horretan lan egiteko gunea kokatu nuen). Ondoren, jende
jarioa oso handia zenez habitataren aurreko aldetik, eraikina altxatzearen ideia
ezin hobea zela pentsatu nuen. Honek bi abantaila ditu: habitata pribatuagoa
egiten du eta soinua eta hotsak murrizten ditu, eta, bestalde, eraikinaren
azpitik igaro daiteke.
Habitataren formari buruz, ondorengo irudian ikus daitekeena izan zen
lehenengo proposamena.
Goiko aldea zati komuna da eta beheko hiru moduluak bakoitzaren logela.
Moduluak zati komunaren azpian jarri nituen piloteak aprobetxatu nahi
nituelako; goiko pisutik eskailera trepadera bat ateratzen da piloteen barrutik
beheko moduluetara sarbide moduan. Bestalde, goiko pisuan, sukaldea jartzeko
eta simetria apurtzeko ezkerrean ikusi daiteken irtengunea kokatu nuen, alde
batetik terrazara ematen duena. Aurreko zati guztia kristalera jartzea erabaki
nuen atzeko fatxada guztiz itxia zelako. Eta azkenik, habitatera sartzeko
eskailerak. Hauek atzeko aldetik datoz eta goiko pisuko eskuin aldean amaitzen
dira. Terraza batetik aurreko terrazara pasa eta bertan dago habitatera
sarbidea.
Juanjok egindako
bi zuzenketen ostean proiektuak zenbait aldaketa txiki izan zituen. Beheko
irudian ikus dezakegunez, teilatuak eraikin guztia estaltzen du, terrazaren
irtenguneak desagertu eta hiru moduluak aurrera datoz, piloteak gelaren kanpoan
utziz. Tentsore batzuk jartzen dira eraikinaren pisua hobeto bideratzeko eta
eraikina bera luzatu egiten da.
Amaitzeko,
detaile txiki bat sartu nahi izan nion habitatari irakasleen nahiak kontuan
hartuta. Juanjok esan zuen bezala, berak atsegin du bainatzen den bitartean
euriak bustitzearen sentsazioa. Bainera honen gainean desplazatu egiten den
leiho bat dago.
Habitata II
(entrega)
Hona hemen
bigarren proiektu honen maketaren argazkiak:
Planoak:
![]() |
| Ebaketak |
Marrazkiak:










No hay comentarios:
Publicar un comentario