“La buena vida” Iñaki Ábalos arkitekto donostiarrak idatzitako liburua da. Bertan XX. mendeko zazpi etxebizitza bisitatzen dira zazpi kapitulutan. Guri bosgarren kapitulua gomendatu ziguten, habitat eta espazioaren kontzeptuekin harreman estua duelako eta, batez ere, bigarren ariketarekin. Kapitulu honetan New York-eko loftari buruz hitz egiten digu idazleak, besteak beste, Andy Warhol bezalako ikonoek erabilitako bizitza estilo berria.
Kapitulua irakurtzen hasi baino lehen gomendagarria da Andy Warholi buruz zerbait irakurtzea, Ameriketako Estatu Batuetako margolari, idazle eta zinema-zuzendaria izan zena. Arte komertzialean izandako esperientziak lagunduta, Pop Art mugimenduaren sortzaileetariko bat izan zen, 1950eko hamarkadan eta XX. mendeko artista eraginkorrenen artean kokatzen dute arte-historialariek. Ezaguna da ere The Velvet Underground rock taldearen babesle eta eragile izateagatik.
Warhol ezagututa hobeto ulertu dut kapitulu honetan deskribatutako bere “The Factory” lofteko bizimodua. Bertan lana eta harreman sozialak bateratzen ditu eta espazioari oraindik ezezaguna zen erabilera bat ematen dio, loftaren ideia sortuz. Lofta espazio ireki bat da, bolumen eta azalera handikoa, normalean prezio baxuengatik alokatua eta hiriaren erdialdean kokatuta dagoena. Warholek festa eroak egiten zituen bertan, baita kontzertuak, margolan erakusketak eta beste hainbat ekintza. Hemen uzten ditut kapitulu honetatik ateratako interesgarriak eta espazioaren kontzeptuarekin zerikusia duten esaldi batzuk:
“La comuna, como la sociedad o la familia, no es sólo una organización social determinada: es una forma de habitar, de pensar y de construir el espacio privado con claras derivaciones e implicaciones arquitectónicas.”
“Esta idea del habitar será “apropiación”, una palabra que explica su parentesco con las comunas y casas ocupadas, pues ése será el impulso que gravitará en torno al loft, a la forma de colonizar su espacio, al hecho mismo de apropiarse parcialmente de las experiencias comuneras, a la idea de instalarse en el centro histórico de la ciudad.”
Warhol nos dirá, “Siempre me ha gustado trabajar con las sobras, convertir las sobras en cosas. Siempre creí que las cosas desechadas y que todos saben que no valen para nada, pueden llegar a ser divertidas. Es como un trabajo de reciclaje.”
Laburbilduz, irakurritako pasartea korapilatsua zein interesgarria iruditu zait. Gustuko izan dut nola adierazten duen idazleak loftean lortzen den harmonia; hau da, bertako erabiltzaileek garatzen dituzten jardueren, lana (artistikoa) eta aisialdiaren (kontsumora bideratuta) arteko, oreka mantenduz.




No hay comentarios:
Publicar un comentario